Ikerketa

Elikadura, nutrizioa eta gastronomiaren inguruko ikerketak bultzatzea da D´Elikatuzen helburu nagusienetako bat. Hauek bultzatzeko beharrezko hitzarmen eta lankidetzak bilatzen saiatzen gara, elikagaiak eta osasuna uztartuz lan egiten duten ikerketa zentroak (Unibertsitatea barne) eta produktu jakin batzuen ekoizle edo sustatzaileak harremanetan jarriaz. Ikerketa hauen artean, eskualdeko jatorrizko produktuen inguruko lanak dira gehien bultzatu nahi direnak.

Ikerketa berriak bultzatzeaz gain, aurretik eginda dauden ikerketak ere jaso nahi dira.

Horregatik ikerlariak animatu nahi ditugu beraien ikerketa lanak gure web orrian aurkeztera.

Buruturiko ikerketa lanen argitalpena:
.: 2007ko argitalpena argitaratu da (2007ko Abendua): Elikadura-Jokabideak, osasun mentala eta hazkuntza-estiloak Gipuzkoako Nerabeetan.

.: 2006ko argitalpena (2006ko Abendua): Elikadura-jokabideen arazoak, Obesitatea, Dietetika eta Elikadura eta Gorputzari buruzko Iritzia Gipuzkoan Eskuliburua.
Argitalpenen bat eskuratu nahi izanez gero hona hemen informazioa.
1. Doan deskargatzeko aukera argitalpenak atalean.
2. Postaz zure etxean 11,50 € + bidalketa gastuak ordainduaz.

visit-gipuzkoa

euskadi-basque-country

Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta.  Diseinua: ACVMULTIMEDIA