Heziketa eskaintza

D’elikatuz elikadura eta gastronomia gunerako heziketa programa: :
D'elikatuz interpretazio zentroak hezkuntza jarduerako etapa ezberdinetarako unitate didaktikoak prestatu ditu. Unitateak ziklo ezberdinetako helburu, ezagutza maila eta ahalmenetara egokitzen dira.

ELIKADURA, OSASUNA ETA KONTSUMO JASANGARRIAren inguruan:

  • "Baserritik platerara": HH-ko maila ezberdinak   alt
  • "D´elikatuz mokau batean": LH-ko ziklo ezberdinak eta dbh 1   alt
  • "Azoka mokau batean": LH eta dbh-ko ziklo ezberdinak   alt
  • "Zer jaten dugu": LH 2. zikloa alt
  • "Jan eta jan...baina mugitu": LH 3. zikloa alt
  • "Elikatuz Bizi": DBH 1go zikloa alt
  • "Elikatu D´elikatuz": DBH 2. zikloa alt

GOIERRI ETA KONTSUMO JASANGARRIAren inguruan:
  • "Goierri ezagutuz": LH 1go zikloa alt
  • "Goierri ezagutuz": LH 2. zikloa alt
  • "Goierri ezagutuz": LH 3. zikloa alt

PROZEDURA
  1. Aldez aurretik: Bisita aurretik gaia ikastetxean bertan landu ahal izateko materiala bidaliko da (unitate batzuetan).
  2. Zentroan bertan: Zentroa ezagutu eta edukiak landuko dira zentroko baliabide, material eta ekintza ezberdinen bidez (90' edo 180'-ko saioak).
  3. Ondoren: Gaia lantzen jarraitzeko ikastetxera materiala bidaliko da (unitate batzuetan).
  4. Ekintza osagarria zentrotik kanpo (hautazkoa): Behi esne freskoaren produkzioan aritzen den baserri batera bisita eta tailerra, Ordiziako Azoka, gaztagintza, baserri ezberdinak eta bertako jarduerak, etab. ezagutzeko aukera eskainiko da.

ERRESERBA ETA INFORMAZIO ESKAERAK
  • Harremanetarako pertsona: Idoia Noain edo Leire Arandia
  • Telefonoa: 943.88.22.90
  • Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Prezioak (atal honetan agertzen diren prezio guztiak BEZ barne dira):
    • “Baserritik platerara”, “D'elikatuz mokau batean” eta “Goierri ezagutuz” (90' inguruko saioak): 2,50 € ikasleko.
    • Goiza D'elikatuzen unitate didaktikoak landuz (3 ordu inguruko saioak): 4,00 € ikasleko.
    • “Azoka mokau batean” (3 ordutako saioa, azokan erositako produktuen dastaketa barne): 5,00 € ikasleko.
    • D'elikatuzera bisita unitate didaktikoak landuz + ekintza osagarria (egun osoko saioa): prezioa kontsultatu.
  • Ekintza osagarriak:
    • Behi esne freskoaren produkzioan aritzen den baserri batera bisita eta tailerra. BERRIA
    • Ordiziako azokara bisita .
    • Gaztagintzan jarduten duten baserri batera bisita eta tailerra.
    • Ogigintza eta frutagintza naturala egiten duen baserri batera bisita eta tailerra.
  • FAMILIA TURISMOA: aurrez aipaturiko ekintza guztiak, familian egiteko aukera dago. Kontsultatu baldintzak eta disponibilitatea.

visit-gipuzkoa

euskadi-basque-country

Copyright-a © 2010 D'ELIKATUZ. Eskubide guztiak gordeta.  Diseinua: ACVMULTIMEDIA